XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Negarrezko ogiaz janaritu nagizu, Jauna; ta negarmalkoak neurtuta edateko emon egidazuz (Len. Id. 21,26].

7. Azkurritzat negar-ogia damaiguzu, ta malkoak ugari edaritzat (Er. 80,6).

Lerro auek ez dira itzulzallen lana txarresteko.

Kempis'ek berak txatal bat baño geyago, irakatsi nai diguna indartzeko artuak ditu, ez itzez-itz, txatal bakoitzeko zertxo bat baizik, sarritan beintzat.

Beraz, Kempis`en itzultzalleak ezin zitezken Idazteuneko itzak zeatz-zeatz ipintzen ari.

Orretxegatik ere, batzutan 6 zenbaki orietan ipiñitakoak zazpigarrenarekin ez datoz bat.

Beste izkuntzatako Kempis'en itzultzalleak zer egin izan dutenik ere ez det aipatu nai; edo, beste itzez esateko, ayek egin izan dutenari ez diot maxiorik egin nai.

Kempis'en eusko-itzultzalleak egin dutena, beste euskal-idazleak ere egin izan dute, beren idaztietara Idazteuneko txatalak banaka naiz sailka aldatu nai izan dituztenean.

Idazle orien artean erara bat datozenik gutxi ditugu.

Ala ere, idazle bat det bereizteko: Zaitegi yauna.

Beronek Bidalien Egiñak idazti eder-mamitsuan auxe dio 321 garren orrialdean: .

Lantxo ontako lerroak luza bearrez, Olabide'ren 1931-garreneko ITUN BERRIA ondorengo idazti guziak arakatzea dordo bait-nuke, norbaitek gazteiztar yayoari orpoz-orpo yarrai izan ba'dio, zorionak alakoari!.